Bolumen handiko traste zaharren bilketa

Maiatzaren 18tik aurrera, bolumen handiko etxeko traste zaharren bilketa zerbitzuari berriro ekingo zaio. HIlabeteko 1. eta 3. astelehen gauetan atera ahal izango dira garbigunera eraman ezin ditzakegun trasteak.

ZALDIBIA EGUTEGIA 2020

ATERATZEKO EGUNA

NOIZ/NORA ATERA?

MAIATZA

18

 

 

Alboan zehaztutako egunetan, gaueko 21:00etatik aurrera.

Herri-guneko beira edukiontzien ondoan, oinezko pasabideak oztopatu gabe eta edukiontzian apoiatu gabe. 

 

EKAINA

1, 15

UZTAILA

6, 20

ABUZTUA

3, 17

IRAILA

7, 21

URRIA

5, 19

AZAROA

2, 16

ABENDUA

7, 21

 

Sasieta mankomunitatetik gogorarazten digute, altzariak, koltxoiak, etxetresna elektrikoak (garbigailuak, hozkailuak, ordenagailuak, telebistak…) eta tamaina handiko bestelako traste erabilezinak jasotzen direla solik. Gaineratiko hondakinak garbigunera eraman behar dira:

  • Eskonbroak eta obratako bestelako hondarrak (tarima, bainuontzi, komunontzi, baldosa, azuleju…)
  • Kristalak, ispiluak, eta objektu ebakitzaileak
  • Hondakin arriskutsuak (bateriak, fluoreszenteak, pinturak…).
  • Gurpilak
  • Egurrezko paletak
  • Arropa, jostailuak eta etxebizitza nahiz garajeetako garbiketako hondarrak

ARROPA ZAHARRAREN BILKETA ZERBITZUA

Maiatzaren amaiera alderako espero dugu zerbitzua abian jartzea. Gainera arropa zaharraren bilketarako edukiontzi berri bat kokatuko dugu Mariaundiñe inguruan.