Beste 1200 erosketa bono jarriko dira eskuragarri

Larunbat honetan, goizeko 11etatik 13:00etara plazan eskuragarri jarriko dira Erosketa bonoak eta geratzen diren Mondeju pintxoaren bonoak. Aurrez bonorik hartu ez dutenek soilik eskuratu ahalko dituzte azken erosketa bonoak larunbat honetan.

EROSKETA BONOAK ZENBAKITAN

Zaldibiako Udalak herrian erosketak bultzatzeko 3. edizio bat abian jartzeko asmoa du. Pasa den urtean burututako 2 edizioetan Zaldibiako Udalak 12.000 euro jarri zituen eta horrekin 36.000 eurotako kontsumoa eragin zuen herrian.

3. edizio honetan beste 6.000 euro inbertituko ditu eta honekin urte ta erdian 54.000 euro herrian gastatzen direla bermatuko dugu.

Berrizkura bakarra aurtengoan bonoak 10 eurotakoak izan beharrean 5 eurotakoak izango direla, gainerakoan dena berdina izango da.

 

MONDEJU PINTXOAren BONOA

Aurten ere mondeju pintxoa bultzatu nahi dugu. Pasa den urtean arrakasta handiegirik izan ez bazuen ere, bultza egiten jarraitu nahi dugu.

Kasu honetan herritarrak euro bat eta udalak bat eta erdi jarriko ditu. Horrela udalak 2.5 euro ordainduko dizkio mondeju pintxoaren bonoa ekartzen duen ostalariari.

BALDINTZA OROKORRAK

  • 2021/09/20 egunetik hasita, lehen 30 egunetan 16 urtetik gorako zaldibitar bakoitzak 60€ko balioa duten bonoak, 40 euroko prezioan eskuratu ahalko ditu, bonoak agortu arte. Hau da,5€ko 12 bono eskuratu ahal izango ditu bakoitzak gehienez.
  • Lehen 30 egunak igarota, edozein herritarek erosi ahalko ditu elkartasun bonoak, kopuru mugarik gabe eta agortu arte. Betiere 5€ko 6 bonoko sortaka (30€ko balioa duten bonoak, 20 euroko prezioan eskuratu ahalko ditu).
  • Erosketa bonoak 2021eko abenduaren 31a baino lehen gastatu/erabili behar dira.
  • 5€ko bonoaren balioa baino gutxiagoko ordainketak egitean, bonoa jaso behar duenaren esku egongo da itzulketa eskudirutan ematea edo bestelako produktu edo osagarritan osatzea. Erabiltzailearen esku egongo da jasotzailearen baldintza horiek onartzea edo ez onartzea.
  • Bonoak jaso dituzten zaldibiako “profesionalek”, edozein momentutan aurkeztu ahal izango dituzte bonoak Zaldibiako Udalean diru ordainketa jasotzeko. Hori egin ahal izateko nahikoa izango da Zaldibiako Udaleko eskaera orri bati trukatu nahi dituen bonok gehitzea. Bonoak aurkezteko azken eguna: 2022ko urtarrilaren 15a. Data horretatik aurrera erabili gabe edo jaso gabe geratu diren txartelak beren balioa galduko dute.

NON ERABILI DITZAKEZU EROSKETA BONO HAUEK

Zaldibiako Udalak ekimen honekin bat egiten duten zerbitzu emaile, lehengai ekoizle, komertzio eta ostalariekin ondorengo zerrenda osatu badu ere, aipatutako eremu hauetan aritu eta jarduera zaldibian errotuta duen edozeini aitortzen diogu bonu hauek trukatzeko eskubidea.

  • EKOIZLEAK: AZANZA mintegiak, IZAR BERRI-Garikoitz Nazabal, JOSEBA INSAUSTI artzaina, KATXIÑA artzaina, MARIA LUISA MENDIZABAL barazkigilea, MOZO artzaina.
  • KOMERTZIO eta OSTALARIAK: ALARPE zalditegia, ARRESE jatetxea, BEGO mertzeria, BEKO KARNIZERIE, BETI GAZTE taberna, EROSLE janari denda, FARMAZIA Aintzane Alberdi, GALAI ileapaindegia, ITXARO ileapaindegia, ILLATI taberna, JAIAK mozorro denda, JOXEPANE herri ostatua, LAZKAO ETXE jatetxea-nekazalturismoa, MAE fruta denda, PAGOSA okindegia, TXARO-OGI BERRI okindegia, ZELAA hotela.