Badator jubilatuen astea

Irailaren 17an, igande honetan hasi eta 22ra bitarte, hainbat ekintza izango dira Zaldibian, Beti Gazte elkarteak antolatuta. Jarraian edo albistearen irudian dituzue guztiak ikusgai. 

 

JUBILATUEN ASTEA

  • Irailak 17, igandea: 11:00etan meza eta 14:00etan jubilatuen bazkaria Zubi-buru elkartean (bazkalondoan Arantxa Etxeberria eta Ainhoa Insausti musikariak)
  • Irailak 19, asteartea: 17:00etan Bideo proiekzioa eta solasaldia herri aretoan: Zaldibiako herria eta lehen urteko irudiak
  • Irailak 20, asteazkena: 17:00etan Barre egiteko tailerra eta solasaldia herri aretoan: hizlaria, Maribi López (Matia Goxara)
  • Irailak 21, osteguna: 17:00etan Hitzaldia herri aretoan: "Beti on" telelaguntza zerbitzua. Ondoren, solasaldia mahai-inguruan.
  • Irailak 22, ostirala: 09:30ean Ttipi-ttapa Olaldeko parkean eta 17:00etan bingo irekia edo herrikoia plazan