Herriko festen balorazio saioa, asteartean

Azaroaren 4an, datorren asteartean, egingo da 2025eko festen balorazio saio irekia, 18:00etan udaletxeko areto nagusian. Herritarrak eta herriko eragileak gonbidatuta daude bilerara. Etortzerik ez duenak ere iritzia eman dezake, jarraian duzuen formularioa betez.

 

Herriko Jaietako balorazioak egin eta jasotzea garrantzitsua denez, urteroko deialdia egiten zaie herriko eragile eta herritarrei balorazio saio irekian parte hartzeko. Azaroaren 4an izango da, datorren asteartean, 18:00etatik 19:00etara, udaletxeko areto nagusian. Modu dinamikoan, honako gaiak izango dira hizpide:

  • Festetako ekintzen banakako balorazioen jasoketa: hobetu beharrekoak eta ondo egindakoak. Dinamika hau aurreko urteetan bezala erakusketaren teknika erabiliz egingo da.
  • Festen balorazioa gai orokorrak kontuan izanik: partaidetza, berdintasuna, bizikidetza, aurrekontua, antolaketa, lan-banaketa, azpiegiturak, jasangarritasuna... 
  • Festa egunak: 2026ko festa egunak zehaztuko dira.

Herritar nahiz eragileak bilerara etortzeko deia egiten dugu, eta bertaratu ezin dutenek albiste honen azpialdean dagoen galdetegia betetzeko aukera ere badute, baita iritziak Kultur Etxera bideratzekoa ere. 

FESTAK 2025: BALORAZIOA

Herritar nahiz eragileak bilerara etortzeko deia egiten dugu, eta bertaratu ezin dutenek galdetegi hau betetzeko aukera dute, baita iritziak Kultur Etxera bideratzekoa ere. Galdetegia gaika antolatuta dago, eta atal bakoitzaren inguruko iritzia eman daiteke, aspektu desberdinak baloratuz edo hobetu beharrekoa azalduz. Bileraren aurretik eman baduzu iritzia, bertara eramateko konpromisoa hartzen dugu.