Aurten berrikuntza gisa, euskara ez dakiten gurasoen beharretara egokitutako ikastaroa sortu dute UEMAk eta AEK Euskaltegiak. Zaldibiako Lardizabal Eskolan eskainiko da gurasoei bideratutako ikastaroa.
Zaldibiako Udala, AEK euskaltegia eta UEMA 2025-2026 ikasturteko euskara ikastaroen eskaintza antolatzen ari gara. Horretarako, euskara ikasi nahi duten herritarren asmo eta beharrak ezagutu nahi ditugu, herriko eskaintza zehazteko. Hala, eskertuko genuke euskara ikasteko asmoa duten herritarrek honako galdetegi hau betetzea. Galdetegian jasotako informazioa erabiliko dugu euskara ikasteko taldeak sortzeko, herritarren beharretara egokituta. Ekainaren 20ra arte bete daiteke galdetegia, eta ondoren, irailean irekiko dugu herriko euskara ikastaroetan izena emateko epea. Orain arte herritik kanpora euskara ikasten aritu direnei ere galdetegia betetzea eskatu nahi diegu, Zaldibiako euskara ikasleen argazki orokorra izateko.
Berrikuntza
Aurten, berrikuntza gisa, UEMAk eta AEK Euskaltegiak elkarlanean euskara ez dakiten gurasoen beharretara egokitutako ikastaroa sortu dute. Zaldibiako Lardizabal Eskolan bertan, eskola orduetan, eskainiko da doako ikastaroa; astean bi egunetan izango da eta saio bakoitzak bi orduko iraupena izango du. Ikastaroan parte hartu nahi duten gurasoek izena emateko aukera izango dute eskolan bertan edo baita online honako loturan ere. Izena emateko azken eguna ekainaren 20a izango da.