ZALDIBIAKO
udala

ZAPP Zaldibi APP mugikorretarako udal aplikazioa

Zaldibiako Udalak 2018ko ekainean aurkeztu zuen ZAPP aplikazioa, herritarrekiko hartu emanean jauzi bat emanteko asmoarekin eta tresna erabilgarri bat izateko bokazioarekin sortu zen Zaldibi APP.

2011ko ekainean, Zaldibiako Udaleko webguneaz harago, Zaldibiako Herri Ataria bezala ezagutzen den gunea,  www.zaldibia.org ataria jarri zuen abian udalak. Geroztik, gero eta talde nahiz elkarte gehiagoren informazioa barnebiltzen du, bizitza eta dinamika propioa dituen atari herrikoiak.

Zaldibi APParekin, beste jauzi bat eman nahi izan dugu. Gero eta ohikoagoak dira beren zerbitzuak eskaintzen dituzten udal aplikazioak. Zaldibian, lehendik ditugun tresnak bertan txertatu eta eraginkortasuna sinpletasunarekin uztartu nahi izan ditugu. Udal aplikazio bat izatetik harago, herri aplikazio bat sortu nahi izan dugu: ZAPP.

Ondorengo atalez osatu dugu ZAPP:

  • ALERTAK:
    • Zaldibiako Udalak emandako abisu edo jakinarazpen bereziak zuzenean agertuko zaizkigu mugikorrean. Adibidez, bide mozketak, istripuak, ez ohiko gertaerak, ...
  • AGENDA:
    • Zaldibiako herrian antolatzen diren ekimen guztien egutegia begi-bistan klik baten bidez.
  • ABISU EMAN:
    • Herritarrek Udalari zuzeneko mezuak bidaltzeko aukera dute. Matxura, Arrisku, proposamen edo bestelako baten berri emateko. Hala nahi izanez gero jakinarazten honi GPS kokapena eta argazkia gehitu diezaioke bidaltzaileak.
  • UDAL ALBISTEAK:
  • HERRI ATARIKO ALBISTEAK:
  • TELEFONO eta ORDUTEGIAK:
    • Ohiko udal zerbitzuen telefonoak eta ordutegiak
    • Herriko bestelako zerbitzu publikoen telefonoak
    • Zaldibiako komertzio, ostalaritza eta gainerako zerbitzuak eskaintzen dituztenen izen, telefono eta webgunetarako loturak.
  • ERRESERBA ESKAERAK:
    • Udalak herritarren zerbitzura jartzen dituen material eta bitartekoak erreserbatzeko aukera.
    • Udalak herritarren zerbitzura jartzen dituen azpiegitura eta lokalak erreserbatzeko aukera.

ZAPP APLIKAZIOA DESKARGATZEKO:

ZAPP deskargatu ANDROIDentzat   ZAPP deskargatu IOSentzat