Zaldibia 2019-2023 legealdiaren laburpen-bilduma etxez etxe banatzen hasi gara

Zaldibiako Udala 2019-2023 legealdiko laburpen-bilduma jasotzen duen liburuxka banatzen hasi da etxez etxe.  Azken lau urtetan udalgintzaren begiradatik jasotakoa bildu nahi izan dugu. Batez ere, egin dena eta egiten ari garena jaso da, baina aurrera begira gizarte, herri eta udal bezala datozkigun erronkei ere aipamena egin zaie liburuxkan. Aste honetan etxe guztietara iritsi asmo dugu.

Banaketa amaitzean plazaratuko dugu bilduma webgune honetan, bertan zintzilikatuko dugu gaztelerara itzulitako bertsioa ere. Gaztelerazko bertsioa paperean behar duenak udaletik pasa beharko du.