Zabalik dago ihes-gela ibiltarian izena emateko epea

Apirilaren 27an ihes-gela edo scape room ibiltaria izango dugu Zaldibian. Doan izango da eta 16 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute. Taldeka eman behar da izena, gehienez 5 lagunekoak. Txanda bakoitza 40 minutukoa izango da. Sinopsia eta erreserba egiteko informazioa, jarraian.

 

Thotel luxuzko hotel kateak ehun urte daramatza euskal herritar ezagunenen loa zaintzen mundu osoan zehar. Urteurren borobil honetan, ibiltari bilakatu da, herritar guztiei bere izaretan lo egiteko pribilegioa eskaintzeko.

Ahaztu estresa, ahaztu arazoak, ahaztu kezkatzen zaituen guztia… Zatoz 17. logelara. Lehen 40 minutuak dohainik dira, gozatu, eta amets on! 

Trailerra edo sinopsia ikusteko, SAKATU HEMEN.

Informazio gehiago eta erreserba egiteko, HEMEN.

Oharra: Zaldibian apirilaren 27an bakarrik egongo da eta, beraz, data hori aukeratu erreserba egiteko.