Udazken kulturalaren azken txanpa

Azken txanpan sartzera doa udazken kulturala. Asteazkenean ume eta gaztetxoentzako ponyak eta txikienentzat Karrusela, ostiralean pilota partidak, larunbatean IV. Zapi Janztea eta igandean Aniztasun festa eta Jubilatuen bazkaria.

 

Jarraian aste honetako ekintzen programa:

URRIAK 20, ASTEAZKENA:

  • 16:30ean PONYAK Olaldeko Parkean
  • Arratsaldetik aurrera, urriaren 29ra arte, KARRUSELAren irekiera Antzokiko aparkalekuan, Hugo eta Eusebioren eskutik

  

URRIAK 22, OSTIRALA:

  • 18:30ean RESTIN ESKU PILOTA partidak, Gaztelupe Pelota Klubaren eskutik. Sarrerarik ez da behar. 

URRIAK 23, LARUNBATA:

  • Udazkeneko Zapi Janztearen IV. edizioa, Zapiak Bat Elkartearen eskutik. Sarrerak agortuta daude. Informazio osoa hemen.

URRIAK 24, IGANDEA:

  • 12:00etan plazan ANIZTASUN FESTA, Etxekonekok Elkarteak antolatuta.
  • JUBILATUEN BAZKARIA, Beti Gazte Elkartearen eskutik. Sarrerak Joxepanen. Informazioa hemen