ZALDIBIAKO
udala

Udal Zerbitzuak errealitate berrian

Gaurtik aurrera, Udaletxean edo Kultur Etxean hitzordurik hartu beharrik gabe emango da arreta. Jarraian duzue informazio osoa. Hala ere, aurrez aurrekoa ahalik eta gehien saihestea gomendatzen da, kontsultak eta izapideak telefono bidez edo bide telematikoetatik egitea aholkatuz.

 

Udaletxera edo Karreane Kultur Etxera kontsultak, izapideak edo zerbitzuak jasotzera doazen herritarrek, honako oharrak izan behar dituzte kontuan:

 

  1. Derrigorrezkoa da musukoa jantzita sartzea eta sarreran dagoen gel hidro-alkoholikoaz eskuak igurztea.

 

  1. Egin behar den tramitea telefonoz edo bide telematikoetatik erraz egin badezakezu, bide horiek erabiltzea gomendatzen da.

 

  1. Soilik beharrezkoak diren pertsonak sartu Udaletxera edo Kultur Etxera ahal dela.

 

  1. Arreta eta itxaron puntuak markatuta daude eraikin bakoitzean. Puntu hauetan itxaron zure txanda eta puntu guztiak beteta badaude kanpora joan berriz norbait atera eta tokia egin arte.

 

UDALETXEA       ORDUTEGIA: Udakoa, 8:30etik 15:00etara,  astelehenetik ostiralera

 

ARRETA ZERBITZUA           943 88 03 57 eta bulegoa@zaldibia.eus

 

KONTUHARTZAILETZA       943 88 03 57 eta kontabilitate@zaldibia.eus

 

IDAZKARITZA                       943 88 03 57 eta idazkaritza@zaldibia.eus

        

GIZARTE ZERBITZUAK        943 88 20 00 eta gizarte@zaldibia.eus 

Jendaurreko arreta: astelehenak eta ostegunak 9:00etatik 13:00etara, hitzordua aurrez eskatu.           

 

ARKITEKTOA                     943 88 03 57 eta arkitektoa@zaldibia.eus

Astearteak eta ostegunak, hitzordua aurrez eskatu

           

               BERDINTASUNA                 943 88 03 57 eta berdintasuna@zaldibia.eus

 

KULTUR ETXEA    ORDUTEGIA: Udakoa, 8:30etik 15:00etara,  astelehenetik ostiralera

            ARRETA ZERBITZUA           943 16 03 38 eta kulturetxea@zaldibia.eus

LIBURUTEGI ZERBITZUAK

    • Liburuen mailegua
    • Ikasteko mahaiak (4 pertsonentzat)
    • Ordenagailua eta internet (2 pertsonentzat)
    • KZGUNEA

GELEN ERRESERBA*

  • Ganbara
  • Beheko Gela

 

*Gelak erreserbatzeko lehenik baimena eskatu behar da Kultur Etxean bertan eta baimena lortuta, segurtasun eta higiene neurriak zaintzeko ardura-orria sinatuko du eskatzaileak. Desinfekziorako materiala bertan egongo da.

Gelen ezaugarriak: bi geletan, 12 pertsonara arte bermatu daitezke distantziak eta beraz musukorik gabe egon daiteke 1,5 metroko tartean eserita. Hortik aurrera eta gehienezko edukierara arte (32 pertsona), musukoa jantzita izatea derrigorrezkoa izango da. Salbuespena izango dira 6 urtetik beherako haurrak eta osasun-arrazoiengatik musukoa derrigorrezkoa ez duten pertsonak.