Trafikoari lotutako lanak astelehenetik aurrera

Peatonalizatze lanei lotutako eta aparkaleku berriak sortzeko margoketak egingo dira astelehenetik aurrera herriko zenbait kaletan. Jarraian informazioa.

 

Aspaldi aipatutako lanak izanda ere, astelehenean (azaroak 3) hasiko dira errepideko zenbait margoketa egiten, herrian indarrean dauden trafiko aldaketak indartzeko eta Mugikortasun Jasangarriko helburuei eutsiz.

Alde batetik, errepidean koloretako borobilak margotuko dira Medikuetxetik Eskolako zubiko zebra-bidera arte eta baita Artxanberriko pasabidean ere. Margoketa hauen helburua eremu hau koexistentziako gune dela gogoraraztea da (egun osoz) eta oinezkoek dutela beti lehentasuna, nahiz eta baimendutako ibilgailuak pasa daitezkeen.

Bestetik, eta aparkaleku gehiago lortzeko asmoz, margoketak egingo dira Artxanberrin (aparkaleku ilara luzatu eta bateriakoak semi-bateria edo diagonal bihurtuz) eta Luberri etxeari paraleloki lineako aparkaleku berriak markatuz. Honen ondorioz, errepideak Ñañarri aldera egingo du.

Lanek sortu ditzaketen eragozpenen eta trafikoaren moldaketen aurrean pazientziaz jokatzeko eskatzen dizuegu herritar guztioi.