Trafiko oharra uztailaren 11n Gazte Festak

Ostegun honetan hasiko dira XVI.Gazte Festak. Uztailaren 11n, ostegunean, egitarauan berrikuntza nagusi bezala Triatloi txapelketa burutuko da herrian zehar.

Triatloia, 16:30ean hasiko da eskoletan igeriketako frogarekin. Ondoren txirrindularien txanda izango da eta ondorengo ibilbideari bi itzuli emango dizkiote:

Lardizabal Herri eskola -- Artxanberri kalea -- Zubi Ondo taberna -- Kanpain – plazako frontoia – atzeko zubia – Lardizabal herri eskola. 

Bukatzeko Parke Botanikoari bi itzuli korrika emanez amaituko dute Triatloi txapelketa.

19:00etan Gazte Festen hasiera ofiziala emango da Gaztetxetik botako duten txupinazoarekin.

Hau horrela izanik kontuan hartzeko bi puntu:

1. Ostegun honetan, uztailak 11, arratsaldeko 16:30etik 19:30era dagoen Goierrialdea autobus zerbitzua goiko bariantetik emango da, beraz autobusa ez da herriko plazatik pasako.

2. Arratsaldeko 16:30etik 18:30era Artxanberri kalea autoentzat itxita egongo da triatloi froga bukatu arte. Ondoren 19:00etan txupinazoa izango denez, mediku etxetik herrigunerako sarbidea itxita egongo da 19:30ak arte eta autoek Artxanberri kaletik igaro beharko dute.

Aldez aurretik, Gazte Festen  antolatzaileen izenean barkamena eskatzen dizuegu sortu litezkeen eragozpenengatik.

Zaldibian, 2013ko uztailaren 9an