Trafiko oharra irailaren 22an Txirrindulari proba

IRAILAren 22an ZALDIBIAKO III. TXIRRINDULARI SARI NAGUSIA  ospatuko dela eta, ondorengo oharrak kontutan hartzea eskatzen  dizuegu: 

Ibilbidearen baitan lasterketa behin eta berriz igaroko da Zaldibiatik, IRAILAREN 22an, IGANDEA, GOIZEKO 10:00etatik 13:00 inguru arte. Hau dela eta, ibilgailuen joan etorria oztopo izan daitekeela aurreikusten dugu. 

 

TRAFIKO MOZKETAK:
Goizeko 9:50etik eguerdiko 13:15 bitartean Santa Fe kale osoan ibilgailuen joan etorria moztuko da lasterketaren arabera.

EZINGO DA APARKATU:
GUREA mertzeriatik ESTANKO tabernara bitartean EZINGO DA IBILGAILURIK UTZI goizeko 9:00etatik lasterketa amaitu bitartean. (Ibilgailuren bat geratuko balitz ezingo luke atera lasterketa amaitu bitartean)

AUTOBUS ZERBITZUA:
Zerbitzu hau bere horretan mantenduko da nahiz eta arazoak izango dituen orduan ibiltzeko. Geldiunerik egin beharko balu, ez luke plazan egingo, Arresenen egingo luke.

PLAZA EREMUA:
Goizeko lehen ordutik, plaza eremu guztia lasterketan parte hartzen duten
taldeetako ibilgailuen erakusleiho izango da. Helmuga Udaletxe aurrean izango da.
 

Amaitzeko eta aldez aurretik, Txirrindularitza lasterketako antolatzaileen izenean barkamena eskatzen dizuegu sortu litezkeen eragozpenengatik.