Tailerra: haur eta gazteen heziketan balio hezkidetzaileak txertatzea

Herriko haur eta gazteen heziketarako tresna berriak landu eta urrats kolektiboak emateko tailerra antolatu da, abenduaren 15ean, Emagin taldearen eskutik. Haur eta gazteen heziketan parte hartzen duen edonorentzat da saioa: guraso, aitona-amona, izeba-osaba, zaintzaile, begirale, tutore, entrenatzaile,... Eman izena eta zatoz!

Zaldibiako Udaleko berdintasun sailak, Emagin elkarteak bideratuta, herri mailako esku hartze prozesu bat abiatu zuen partaide guztiak ikuspegi feministan formatzeko helburuarekin.

Testuinguru horretan, eskola komunitatean ikuspegi feminista eta hezkidetza  lantzeko hainbat saio burutu dira, bai irakasleekin, bai beste langileekin eta baita boluntario eta begirale aritzen direnekin ere.

Eskola eremutik kanpo ordea, herriko haur eta gazteengan herritar askok betetzen dute hezitzaile lana bizitzako hainbat etapetan. Hauetan lagungarri izateko tresna berriak landu eta urrats kolektiboak emateko asmoz sorturiko tailerra da oraingo hau.

Saio honetan genero rolak identifikatu, zer diren ikasi eta norbanako bakoitzak izan duen jendarteratzearen arabera, egun hezitzaile, guraso, erreferente gisa, sustatzen dituen jarrera, rol, eta balioen lanketa egingo da ikuspegi feminista batetik, balio hezkidetzaileen aldeko esku hartze baterako proposamenak ere landuz.

ZER: HAUR ETA GAZTEEN HEZIKETAN BALIO HEZKIDETZAILEAK TXERTATZEA.

NORENTZAT: Herriko haur eta gazteen heziketan parte hartzen duen edonorentzat: guraso, aitona-amona, izeba-osaba, zaintzaile, begirale, tutore, entrenatzaile, etab.

EGUNA: abenduaren 15, asteazkena.

ORDUA: 17:15 harrera. 17:30-19:00 bitartean saioa.

LEKUA: Udaletxean.

IZEN-EMATEA: Hemen beheko datuak betez edo Karreane Kultur Etxean, abenduaren 13 baino lehen.