Sektore Publikoko langileen Greba dela eta, bihar udal zerbitzuak itxita

Udaleko langileek bat egin dute Sektore Publikoan enplegu publikoa sortu eta milaka behin-behineko langileren kontsolidazioa eskatzeko deitu den grebarekin. Greba bihar, osteguna, izango da, eta beraz, udal zerbitzu guztiak ITXITA egongo dira. 

Apirilaren 22an greba deitu dute Euskal Herriko sindikatu nagusiek (LAB, ELA, CCOO, SATSE, Steilas eta ESK-k), hiru eskari nagusi hauek egiteko:

  • Zerbitzu publikoak defendatzea
  • Enplegu publikoa sortzea
  • Behin-behineko lanpostuak kontsolidatzea

Zaldibiako Udal-langileek, gaur batzarrean bilduta, greba orokorrarekin bat egitea erabaki dute eta beraz itxita egongo dira Udaletxea eta Kultur Etxea, eta udal-langileek ematen dituzten zerbitzuak ez dira emango.