Pixoihalen bilketa berriro ohiko moduan astelehenetik aurrera

Alarma egoera ezarri zenetik, herrian zehar kokatutako 3 edukiontzien bidez bildu izan dira pixoihalak, baina hauek erretiratu eta ohiko eran, eguneko ontziari lotutako poltsa batean, aterako ditugu berriz datorren astelehenetik aurrera.

 

Datorren astelehenetik, ekainaren 1etik aurrera, Zaldibian pixoihalen atez ateko bilketari berriro ekingo zaio. Pixoihalak egunean egokitzen den kuboarekin batera ondo korapilatutako poltsa itxian atera behar dira. Gaineratiko hondakinak, berriz, dagokion kubo barruan atera behar dira.

Hori dela eta, herrigunean eta etxoletan COVID-19a dela eta pixoihalentzako jarri ziren edukiontzi bereziak erretiratuko dira.

Bestalde gogorarazi nahi da maskarillak eta eskularruak ez direla kubo horian sartu behar, kubo grisean (errefusa) baizik. 

Bukatzeko, birusaz kutsatuta edo berrogeialdian dauden herritarren hondakinak etxez etxe biltzeko zerbitzuak eta protokoloak indarrean jarraitzen du. Beraz, halako kasun batean dauden herritarrei Udaletxera deitzeko eskatzen dizuegu hondakinak behar bezala eta segurtasunez kudeatu ditzagun. Hemen zerbitzuari buruzko informazioa.  

Sasieta albistea: http://www.sasieta.eus/euskara/albisteak/ekainaren-1ean-pixoihalen-atez-ateko-bilketari-berriro-ekingo-zaio-zaldibian