Pertsona Migratzaileen Nazioarteko Egunaren bezperan, Bidasoa filmaren emanaldia

Abenduaren 18an, astelehenarekin, ospatuko da aurten ere Pertsona Migratzaileen Nazioarteko Eguna. Oinarrizko askatasun eta eskubideak babestu eta bermatzea aldarri duen egunaren bezperan dokumentala eskainiko da Antzokian. Fermin Muguruzak zuzendutako dokumentalak Euskal Herrian Bidasoa ibaiaren bi ertzetan bizi den errealitatea biltzen du. Jarraitu irakurtzen. 

 

ABENDUAREN 18a, PERTSONA MIGRATZAILEEN NAZIOARTEKO EGUNA:

Nazio Batuen Batzar Nagusiak Pertsona Migratzailearen Nazioarteko Eguna izendatu zuen 2000. urtean abenduaren 18a. Migratzaile guztien giza eskubideak benetan babestu eta betetzeko, eta migratzaile guztien giza eskubideak eta oinarrizko askatasunak bermatzen jarraitzeko beharra azpimarratzeko helburua du egun honek, besteak beste. 

Beren bizitzan arrazoi bat edo beste dela eta migratu duten pertsonen eskubideekin bat eginez, Fermin Muguruzak zuzenduriko dokumentala eskeiniko da Herri Antzokian, igandean arratsaldeko 17:30ean.

 

BIDASOA 2018-2023: PERTSONA MIGRATZAILEEN ERREALITATEA BIDASOA IBAIAREN BI ERTZETAN

ZUZENDARIA: Fermin Muguruza

IRAUPENA: 71 min

HIZKUNTZA: Euskaraz emitituko da. Gaztelaniazko azpitituluak jarriko dira euskaraz ez dakienen bat bertaratuz gero. 

SARRERA: dohainik, puntualtasunez bertaratzea soilik eskatzen da. 

SINOPSIA:

2018ko udan Frantziak ezarri zituen Pirinio-Atlantikoko Bidasoako muga naturalaren pasagune batzuen kontrola eta itxierak, Europako gainontzeko herrialdeetara igarotzeko etorkinen sarrera eragozteko, 10 hildako eragin zituen urtebetean. Zazpi pertsona hil dira 2021eko apiriletik Irun eta Hendaia arteko Bidasoa ibaiko uretan itota, eta beste hiruk bizia galdu zuten 2021eko urrian, Ziburun tren batek harrapatuta. Dokumental honek, ibaiaren bi aldeetako hainbat ekintzaileri ahotsa eta aurpegia emateaz gain, Harrera Sarea eta Bidasoa elkarteetako ordezkariak, bizia galdu dutenak ere gogoan izango ditu; izena, adina, bidaia eta ametsak, hildako kopuru hotzen atzean dagoen istorioa eta pertsonak ezagutuz, modu honetan tragedia gizatiartuz.