Ordiziako garbigune berria harrera ona izaten ari da

Duela bi hilabete zabaldu zenetik 600 erabiltzaile izan ditu. Bertan traste zaharrak biltzen dituzte, bai tamaina handikoak bai et tamaina txikikoak ere. Berrabilgarriak izan daitezkeen tresnak ere biltzen dituzte ondoren, behar duenak berriz erabili ditzan. Suhiltzaileen ondoan dago Garbigunea.