Oihan Vegaren IPUIN DANTZA ikuskizuna abenduaren 28an

Lehen hezkuntzako ikasleei zuzenduriko ikuskizun hau abenduaren 28an, ASTEARTEA, arratsaldeko 17:00etan izango da PLAZAn.Ikuskizunaz zutik gozatzeko aukera izango da. Jarraian dituzue xehetasun guztiak.

ZUTIK GOZATU AHAL IZANGO DA IKUSKIZUNAZ : Lekuaren ezaugarriak kontutan izanda ez da aurrez izena eman beharrik.

OHARRAK:

  • Aforoa arazo ez denez, nahiz eta Lehen Hezkuntzakoei zuzenduriko ikuskizuna izan, helduak ere sartu ahal izango dira ikuskizunaz gozatzera,
  • Ekitaldia toki itxian denez osasun egoerari erantzuteko indarrean dauden irizpideak bete beharko dira. Hau da ikuskizunaren baitan maskara uneoro jarrita izan beharko da eta ezingo da bertan, ez jan, ez edan, ez eta erre ere.

HAU EZ DA IPUIN NORMALA!

Dantza bidez kontatuko dugu istorioa. Protagosnistak publikoko haurrak izango dira. 

Ipuin Dantza limpioDSC_0249 copia 2

  • Ipuin pedagogiko, koloretsu eta eragakargarria
  • Guraso eta haurren partehartzea sustatuz
  • Oso ezagunak diren kantuekin dantzan
  • Dantzariak zuzenean
  • Txotxongiloak eta Ipuin kontalaria
  • Familia osoarentzako plan bikaina