Neguarekin elurra datorrenerako

Aurten ere iritsi zaigu negua eta ondo jakin bezala berarekin dator elurra. Zaldibiako Udalak elurrari aurre hartu nahi izan dio, jarri asmo diren bitarteko eta neurriak plazaratuz.

Zaldibiako Udalak iaz bezalaxe, elurrak sortzen dituen arazoai aurre egiteko eskura dituen tresna eta baliabideak jarriko ditu martxan. Elurrak ateak ixten dituela gauza jakina da eta Udaletik ditugun zerbitzuen arabera, saiakera egingo dugu kale eta baserrietako elurrak kentzen.

Horretarako egingo den ibilbidearen norakoak zehaztu ditugu:

IBILBIDEAREN HASIETA ETA AMAIERA

Egilero auzoa: Olakosaira doan bidea.

Urtsu-Erreka auzoa: Urtsu-Txiki, Aizporra, Urtsularre eta Ernaitza.

Olaeta auzoa: Igartzaeta eta Goizane.

Aiestaran-Erreka auzoa: Aierdi

Arruegi auzoa

Urtesabel auzoa

Elbarrena auzoa: Miranda, Okobio, Paris, Gurutzeta, Zaldibarren eta Zugazti baserrian amaituko da.

Zaldibiako Udalak pazientzia eskatzen dizue herritarroi eta tentuz ibiltzea autoa hartu aurretik. Bezperatik kontutan izanaz zein puntutatik abiatu behar duzuen hurrengo egunean.

Herrian ere egingo da horrelakorik; elurra egiten duen eguna ASTEGUNA bada, udal langileak saiatuko dira ahal duten neurrian, bide eta espaloiak garbi edukitzen.

Bestalde, gatza hartu ahal izango duzue bakoitzak udaletxe azpiko estalpetik eta Bilore ondoko lokaletik, baina kontutan izan gatzak kalte handia sortzen duela zoruan eta beraz, tentuz eta arduraz erabili.

Zaldibian, 2013ko urtarrilaren 8an.