Martxoaren 5ean, emakumeon* ahalduntzera bidean beste pausu bat: TTIPI-TTAPA MOREA!

Iaz, Zaldibian antolatutako Lilatoi herrikoiak izan zuen arrakasta ikusirik, aurtengoan, beste pausu bat ematera goaz. Martxoaren 5ean, larunbatean, TTIPI-TTAPA MOREA! egingo dugu Zaldibian. Hemen duzue informazio guztia eta izen-emateko aukera. 

Martxoak 8, Emakumeen* Nazioarteko Egunaren bueltan, Zaldibiako Udalak eta Aske Talde Feministak hainbat ekimen antolatu ditu elkarlanean, feminismoaren eta emakumeon* ahalduntzearen aldeko aldarria lau haizetara zabaltzeko asmoz. Horien artean dago TTIPI-TTAPA MOREA!

TTIPI-TTAPA MOREA! ibilbidearen 5 kilometroak korrika edo oinez egin ahal izango dira. Banaka edo taldeka parte hartzeko aukera egongo da eta 12 urtetik gorako neska* eta emakumeek* parte hartu ahal izango dute. Izen-emateko azken eguna otsailak 27 izango da.

Eguna gerturatu ahala, ibilbidearen eta ordutegiaren informazioa helaraziko zaie parte hartzaile guztiei.  

Goazen kaleak arduraz, kolore morez eta aldarriz betetzera!

 


2021 - M8 Zaldibiko emakumenon lasterketa herrikoia

TTIPI-TTAPA MOREA-IZEN-EMATEA