MAITASUNAREN MATERIA(LAK) Helduentzako ikuskizuna igande honetan.

Igande honetan, martxoak 6, narrazioa eta mugimendua uztartzen dituen ikuskizun hau egongo da 18:00etan Herri Antzokian. 

EGUNA: IGANDEA martxoak 6

ORDUA: 18:00etan

LEKUA: HERRI ANTZOKIA

SINOPSIA:

"Zerez egina dago maitasuna? zeintzuk dira maitasuna osatzen duten materialak? Maitasunaren materia misterio bat dela esango genukeen arren... ez da gure estiloa!"

Erantzun gutxi eta galdera asko. Mireia Delgado Expositok eta Uribarri Atxotegi Oinandiak gogoeta horretatik abiatuta, mugimendua eta ahotsa baliatuz, maitasunaren inguruan hausnartu eta jolastuko dute heldui zuzenduta dagoen ikuskizun honetan.