"Magma mía" bakarrizketa

Urriaren 20an, ostirala, Beatriz Egizabalen bakarrizketaz gozatu ahal izango dugu 22:00etan Karreanen. Zaldibiako udalak Aske talde feministarekin antolatua, patriarkatuak egunerokotasunean gure bizitzak nola zeharkatzen dituen azaltzen du gogoeta eta barreak eraginez. Sarrerak, udaletxean eta kultur etxean (5€). Egunean bertan ere bai, saioa hasi baino lehenxeago.