Liztor Beltzaren hirugarren habia, aurreko bi habien zonalde berean

Gaur Liztor Beltzaren beste habia bat aurkitu dute Aiestaran erreka auzoan. Zaldibian aurkitzen den hirugarren habia da eta ondorengo orduetan kenduko dute Suhiltzaileek.

Lan mardula izango dute Suhiltzaileek, oraingoan zuhaitz adarretan eta ibilgailuentzako sarbide kaxkarreko eremuan aurkitu bait dute hirugarren habia.

Zehazki, Lazkao Etxe nakazal turismoa eta zentraleko putzuaren artean dagoen pasealeku inguruan ikuskatu dute.

Protokoloari jarraituz, bizilagun batzuen abisuaren ondotik, ingurugiro zinegotziak hala dela ikuskatu ondoren gaia Suhiltzaileen eskutan geratu da.

LOTURAK:

Liztor beltzen habia kendu dute suhiltzaileek Zaldibian.

Liztor beltzen bigarren habia kendu dute suhiltzaileek Zaldibian.