ZALDIBIAKO
udala

Liburutegia berriro zabalik, ohiko ordutegian

Irailarekin batera, ateak ireki ditu berriz Zaldibiako Udal Liburutegiak. Arratsaldez egongo da zabalik, 15:00etatik 19:30era. Orain da unea udan irakurritako liburuak itzuli edo berriak maileguan hartzeko. Gogoratu, sartzeko derrigorrezkoa dela maskara jartzea eta kultur-etxeko sarreran aurkituko duzuen hidrogelarekin eskuak garbitzea.