Larunbatean, Zaldibiako 1. argazki rallya

Larunbat honetan urriak 2, goizeko 10:00etan izen ematea eta 14:00etan amaiera plazan. Hemen duzue Zaldibiako 1. argazki rallyko informazioa.

SARIAK:

  • 10 eta 17 urte arteko lehen bi sailkatuentzat:
    • Herrien gastatzeko 30 euroko erosketa bono bana eta 2022ko udal egutegian argazkia plazaratzea.
  • 18 urtetik gorako lehen bi sailkatuentzat:
    • Herrien gastatzeko 60 euroko erosketa bono bana eta 2022ko udal egutegian argazkia plazaratzea.

9 urte bitartekoentzat gozokiak

OINARRIAK

  1. Hasiera, goizeko 10:00etan herriko plazan.
  2. Parte-hartzaile bakoitzak bere memoria-txartela hutsik ekarri behako du. Argazkiak kamera digitalarekin egin behar dira, kamerak uzten duen kalitaterik handienean, JPEG formatuan. Ez da onartuko inolako errekorterik, ukiturik edota kamerak izan dezakeen bestelako sormenezko tratamendurik.
  3. Lehenengo argazkia kontrol-argazkia izango da.
  4. Rallya bukatzean, 14:00etan, parte-hartzaile bakoitzak gehienez 36 argazki izan beharko ditu bere txartelean, herriko plazan deskargatu ahal izateko.
  5. Parte-hartzaile guztiek gehien gustatzen zaizkien argazkiak aukeratu beharko dituzte (gai bakoitzeko bat), eta posta elektronikoz bidali (kulturetxea@zaldibia.eus), urriaren 9a baino lehen, izena, parte-hartzailearen zenbakia eta aukeratutako argazkien zenbakiak jarrita.
  6. Argazkiak Zaldibiako Udalaren esku geldituko dira, nahi duenean erabiltzeko moduan, betiere egilearen izena jarrita.
  7. Pertsonen aurpegiak ez ateratzea hobetsiko da.
  8. Lehiaketatik kanpo geratuko dira jarrera sexista, homofobo edo arrazistak irudikatzen dituzten argazkiak.

ARGAZKIEN PROIEKZIOA eta SARI-BANAKETA

Argazkien proiekzioa eta sari-banaketa 2021eko azaroaren 6an izango da, 11:00etan, udaletxeko areto nagusian. Bertan, proiekzioaren kopia bana emango zaio CD batean parte-hartzaile bakoitzari.