KONPOSTA ETA HOBARI SISTEMA: informazio eta izen-emate postua ostiralean plazan

Urte berriaren batera sartuko da indarrean hondakinak sortze bidezko hobarien sistema. Auzokonposta guneak ere, lehenengo biak martxan dira. Hauei buruzko informazio osoa emango da plazan bertan goiz eta arratsalde izango den postuan, bertan izena emateko tramiteak egiteko aukera ere izango delarik.

Urte berriaren batera sartuko da indarrean hondakinak sortze bidezko hobarien sistema. Auzokonposta guneak ere, lehen biak martxan dira. Dagoeneko 60 familiatik gora dira organikoa konpostaz edo animalia bazka gisa erabiliz kudeatuko dutela konpromisoa hartu dutenak, horrekin gehieneko hobaria ziurtatuz.

Informazioa eta izena emateko bideak erraztu asmoz, bihar, OSTIRALA, INFORMAZIO GUNEA jarriko da PLAZAN:

  • Goizean, 10:30etik 12:30era
  • Arratsaldean, 17:30etik 19:30ra.

Gerturatu eta informatzeko deia egiten dizuegu herritarrei.