Igiruako larreetarako izen-emate epea zabalik

Urtero bezala, herri lurretako larreak antolatzeko garaia iritsi da. Igiruako larreetarako izen-ematea udaletxean egin daiteke nekazaritza ustiategiaren txartela aurkeztuta, edo zaldibia.eus atariko bulego birtualean bestela. Epea: abenduak 19.

 

Urtero bezala, herri lurretako larreak antolatzeko garaia iritsi da, eta zabalik dago jada IGIRUAko (Gaztelu) larreetarako izena emateko epea.

Izena emateko bi modu daude:

  • Zaldibiako Udalaren egoitza elektronikoaren bidez, www.zaldibia.eus atarian: bulego birtuala, tramiteak online, erregistro orokorra, erregistroan alta eman.
  • Udaletxean aurrez aurre, nekazaritza ustiategiaren txartelarekin batera.

EPEA: 2025eko ABENDUAREN 19a baino lehen egin behar da eskaera. Ezinbestekoa da eskaera egiteko epea errespetatzea, BESTELA EZINGO BAITUGU BAIMENA TRAMITATU.

Bukatzeko, jakin aurreko urteetan bezala 2026ko larrealdi kanpaina hasi aurretik erabiltzaile guztiei bilera baterako deia egingo zaizuela, baimenak banatu eta gaiak lantzeko.