Igandeko bertso saioko sarrera gehiago eta leku aldaketa

Azken egunetako eguraldiak eraginda eta igandeko aurre ikuspenak ikusita bertso saioa Lardizabal eskola ondoko futbito zelaira aldatu dugu. Bertako aforoa 120 denez, gaur bertan sarrera horiek eskuragarri jarriko ditugu. Halere txarra egingo balu herri antzokian burutuko litzateke saioa.

UDAZKENEKO BERTSO SAIOA ESKOLA ONDOKO FUTBITO ZELAIAN

SARRERA URDINASarrerak KARREANE kultur etxean daude eskuragarri. Lehenengo bi egunetan Zaldibian erroldatuek izango dute lehentasuna.

Pertsonako 4 sarrera har litezke gehienez eta aforo mugatua egongo da. Soberan dauden sarrerak, ikuskizunaren egunean jarriko dira eskuragarri, ordu bete lehenago eskolaren aurrean.

OHARRA: Aurreko egunetako euriek Olaldeko parkea lokaztuko dutela aurre ikusita, lekuz aldatu dugu saioa. Eskola ondoko futbito zelaian burutuko da bertso saioa. Lekuak 120 lagunentzako aforoa duenez sarrera horiek banatzen hasiko gara gaur bertan. Azkenean euria egingo balu banatutako lehen 50 sarrera dutenek (451 zenbakitik 500 zenbakia dutenek) bakarrik gozatu ahalko dute saioaz Herri Antzokian.