Ibilgailuen Gaineko Zergan hobariak

Urte berria hastearekin batera sartuko dira indarrean 2020ko zerga eta tasak, eta tartean Ibilgailuen gaineko zerga (zirkulaziokoa).Udaletik gogorarazi nahi da, 25 urtetik gorako ibilgailuek eta ibilgailu elektriko, hibrido edo gasezkoek hobariak dituztela, baina 2020an horiek aplikatu ahal izateko 2019a amaitzerako eskaera egin behar dela Udalean.