HITZAR Energia Komunitatearen informazio mahaia

Gaur arratsaldean Energia Komunitatearen inguruko zalantzak argitzeko mahai bat egongo da herriko plazan.

 

Zaldibian energia sortzeko eta kontsumitzeko beste modu baten bila hasi gara.Helburu honekin, Goierriko energia burujabetza lantzen ari den HITZAR  Kooperatiba hautatu dugu bidelagun.

Denon artean sortuko dugun energia komunitate honen inguruan izan ditzakezuen zalantzak argitzeko asmoz mahai informatibo bat egongo da gaur urtarrilak 31, arratsaldeko 18:00tatik 19:00tara.

Bestetik, izen emate orriak udaletxean dituzue eskuragai eta bestela ondoko formulario hau bete dezakezue: HITZAR Zaldibia inprimakia