Herri mendi garbi mantentzeko lanak hasi ditu Zaldibiako Udalak

Zaldibiako Udalak, erabiltzaileekin adostu ondoren, Herri mendi garbitzeko hesitze lanak hasi ditu. Ganaduaren laguntzaz garbitu asmo da aspaldian sastraka eta oteak hartutako eremua.

Zaldibiako Udaleko ingurugiro batzordean udaberrian hitzartu bezala, Gipuzkoako Furu Aldundiaren laguntzarekin hasi dira herri mendiko garbiketarako hesitze lanak.

Zaldibiako Herri mendin zikinduta zegoen lur sail haundi bat garbi mantentzeko, ganaduzaleen laguntzaz, ganadu larria bertan egotkitu asmo da, hauek ote puntak zein gainerakoa jan dezaten.

Udaleko ingurumen batzordetik ganaduzaleen adostasuna lortu eta hesiaren nondik norakoak zehaztu ziren. Gipuzkoako Foru Aldundiak eskuzko lehen xehaketa burutu zuen lur sailean eta orain hesitze lanak hasi dira.

Lotura: Argazki bilduma osoa.