HEGAZTI-GRIPEA: merkataritzarako ez diren hegaztien ustiategien errolda egiteko datuak bilduko ditu Udalak, Gipuzkoako Aldundiak eskatuta

Basoko eta etxeko hegaztietan hegazti-gripea hedatzeko arriskua dagoenez, Gipuzkoako Foru Aldundiak herriko hegazti-ustiategien (baserrietako edo baratzeetako autokontsumokoak barne) zerrenda egin eta bidaltzeko eskatu die Udalei. Jarraian informazio osoa.

Duela hilabete ingurutik daude indarrean hegaztien biosegurtasunerako neurriak, Europa Iparraldeko hegazti migratzaileek sortzen duten arriskua dela eta. Albistearen amaieran atxikitzen dugu Eusko Jaurlaritzaren agindua, gaur egun indarrean dagoena.

Euskal Herrian badirudi momentuz ez dela fokurik aurkitu, baina bai Kantabrian zein Landetan. Gaixotasunari eta haren bilakaerari buruzko informazioa Aldundiaren https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/landaeremua/tramiteak-laguntzak webgunean kontsultatu daitekeela jakinarazi digute.

Hau horrela izanda, etxe, baserri edo baratzeetan hegaztiak dituzuen herritarrei honako bideak eskaintzen dizkizuegu erroldan zuen datuak emateko, gero Zaldibiako Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza departamenduari bidaliko dizkiolarik:

  1. Udaleko Arretara deitu: 943 88 03 57
  2. Edo idatzi bulegoa@zaldibia.eus helbidera

Honako datuak eman behar dira 2021eko otsailaren 25a baino lehen:

  • Ustiategiaren kodea (kasua balitz)
  • Titularra
  • Helbidea
  • Telefonoa
  • Helbide elektronikoa
  • Hegazti espezie mota
  • Kopurua
  • Hazteko sistema (itxia, irekia edo mistoa)