Hasi dira Santa Fe kaleko bide-konponketa lanak

Gaur goizean hasi dira pasa den astean iragarritako konponketa lanak. Udaletxe parean ekin diote eta kalena gora hainbat puntutan egingo dira hobekuntzak. Lanek irauten duten bitartean trafikoan aldaketak izango dira eta autobusak Arresenen utzi eta hartuko ditu bidaiariak. 

Eguraldiaren aldaketa ziurtatu ondoren hasi dira konponketa lanak, aurreko astean iragarritakoak. Santa Fe kalean ibilgailuek erabiltzen duten errepideko hainbat puntutan, zoruaren konponketa lanak egingo dira,  zehazki udaletxe parean, Illati aurreko zebrabidean eta estanko parean esku hartze batzuk egingo dira, baita gorago ere, fruta-denda aurrean eta Arrese-Aztia arteko zebrabidean. 

Aste honetan zehar lan gehienak egitea aurreikusten da, nahiz eta hau ezin den erabat ziurtatu. Trafikoan eragina izango dute lanek, Santa Fe 19an (Mediku-Etxean) herri-guneko trafikoa moztuko baita. Garraoi publikoari dagokionez, Arreseneko geltokian utziko ditu autobusak bidaiariak, eta soilik garajeetarako sarbidea duten autoek aurkako norantzan sartzeko aukera izango dute, kontu handiz betiere.