Greba Feminista Orokorra dela eta, ostegunean udal zerbitzuak itxita

Udaleko langileen batzarrak bat egin du ostegunerako deituta dagoen greba feminista orokorrarekin. Beraz, udal zerbitzu guztiak ITXITA egongo dira azaroaren 30ean. Udal Gobernuak ere bat egin du grebarekin eta dagoeneko iragarri dira Zaldibian greba egunerako deitu diren ekimenak.

 

AZAROAK 30: GREBA FEMINISTA OROKORRA

Azaroaren 30erako greba feminista orokorra antolatu du Hego Euskal Herriko mugimendu feministak, ELA, LAB, Steilas, ESK, EHNE, Etxalde eta CGT sindikatuen eta herriz herri antolatu eta saretu diren hainbat eragileen babesarekin. 

Zaintza eskubide kolektiboaren alde borrokatzeko greba orokorra izango da ostegunekoa, Euskal Herriko Mugimendu Feministak lehen aldiz deitutakoa. Denon Bizitzak Erdigunean prozesua abiatu zuten 2022an, zaintza sistema iraultzeko, eta greba mugarria izango da bide horretan.

 

ZALDIBIAKO UDAL ZERBITZUAK ITXITA:

Udal langileen batzarrak greba deialdiarekin bat egingo du eta ostegunean ITXITA egongo dira udal zerbitzuak. Udal Gobernuak ere bat egingo du grebarekin eta ez du ohiko jardunik izango.

 

DEIALDIAK ZALDIBIAN:

Aske Talde Feministak eta herrian A30eko Greba antolatzeko bildutako eragileek, Goierriko Koordinadora feministarekin batera jarraian ageri diren deialdiak egin dituzte.