Gogoratu: eserlekuak, haur-parkeak eta helduentzat ariketa egiteko tresnak ITXITA

Konfinamenduaren arintzeak herritarrak kalera ateratzeko aukerak ireki ditu. Kontuan izan behar dira, ordea, babes eta prebentzio neurriak. Herriko eserlekuak, haur-parkeak eta Parke Botanikoko ariketa egiteko makinak EZIN DIRA ERABILI, kutsadurarako gune izan baitaitezke.

Zinta zuri-gorriz eta oharrez markatuta badaude ere, ikusi diren hainbat kasu medio gogorarazi nahi dugu Covid-19 birusaren pandemiaren aurrean gaudela, oso erraz kutsatzen den gaitza dela eta leku publikoetan eta jendea dabilenetan kontu handiz ibili behar dugula. Hori dela eta, parkeak, bankuak, komun publikoak, iturriak... itxita daude eta ez erabiltzeko eskatzen eta gogorarazten dugu. 

Gogoratu, aldi berean, norbere jostailuak ateratzea posible dela, natur ingurune ederra dugula jolaserako elementu ugariz beteta, eta etxetik ekarri ditzakezula ura edo esertzeko aulkia haurrak zaindu behar izatekotan. Helduen kasuan, momentuz ez dago baimenduta kalean egonaldia eserita egitea.