Garraio publikoan murrizketak

Lurraldebusek jakinarazi digu ezarritako alarma-egoera dela eta, Lurraldebusen zerbitzuak %40 eta %60 artean murriztu dituztela ohiko eskaintzarekin alderatuta, Ospitaleetako zerbitzuak izan ezik, horietan ohiko zerbitzua mantentzen da, zerbitzuen % 100a. Hemen dituzue ordutegiak.

LURRALDEBUSen oharra:

Garraio publikoa funtsezko zerbitzua da mugikortasuna sustatzeko, baita pandemia garaian ere, eta ez da garrantzi gutxiagokoa osasun-zentroetara iristeko.

Martxoaren 16tik aurrera, ezarritako alarma-egoera dela eta, Lurraldebusen zerbitzuak %40 eta %60 artean murriztu dira ohiko eskaintzarekin alderatuta, Ospitaleetako zerbitzuak izan ezik, horietan ohiko zerbitzua mantentzen baita, zerbitzuen % 100a. Berriro ere, zerbitzu-eskaintza murriztea agindu da, eta, beraz, martxoaren 25etik aurrera indarrean egongo den zerbitzu-eskaintza berria eskualdeka zehazten da jarraian. Hala ere, ospitaleei zerbitzu eskaintza zabaldu egiten zaie asteburuetan, osasun langileen mugikortasuna bermatzeko.

Nolanahi ere, lasaitasun eta esker mezua helarazi behar diegu pertsona guztiei kalitatezko zerbitzu publikoa eskaintzeagatik, eta gogorarazi behar da garrantzitsua dela osasun-agintariek argitaratutako gomendioak betetzea.


Hemen dira eskualde bakoitzean eskainiko diren ordutegiak