Farmazia inguruan eta Ibarrazpin konpostguneak jartzeko egokitze lanak hasi dira

Farmazia inguruko berdegunean eta Ibarrazpikoan kokatuko dira hurrengo bi konpostgune komunitarioak. Horrekin batera, Ibarrazpira menditik datozen urak behar bezala bideratzea galarazten duen hautsitako hodi bat aldatuko da.

Lan hauekin, Artxanberriko konpostgunean pilatutako ekarpena zabaldu eta orekatu nahi da. Gune hauen inguruan bizi diren bizilagunei konpostguneko erabilera erraztu eta gerturatu nahi diegu.