Euriteak eraginda, Ernaitza doan herri bidea oso kaltetua geratu da

Azken egunetako euriteek gogor astindu dute Zaldibia ere. Astearteko gauean, Ernaitzako bidearen erabat kaltetu zuen uraren higadurak. Udal teknikariak lanean ari dira ahalik eta lasterren arriskua gutxitu nahian.

BIDEOA: Goierrikohitzak azken euriteen inguruan plazaraturiko irudiak

Azkena berritutako herri bidea da Ernaitza baserrira doana. Bidean asfaltoa botatzeaz gain euri urak behar bezala hartzeko auzolanean egindako lanek ere, ez dute eragotzi azken egunetako eurijasek eragindako kaltea.

Teknikarien lehen azterketan arabera, lur zoruaren azpian zegoen ur poltsa bat izan liteke, bidearen erdia urak eraman izanaren arrazoia. Udal arduradunak lanean ari dira ahalik eta azkarren sortutako kaltea konpondu nahian.

Herri bidearen erabiltzaile eta inguruko bizilagunei kontuz ibiltzea eskatzen zaie, bidearen erdia erori izanagatik eta ibilgailuak igarotzeko tartea geratu den arren, arriskua handia da.