ERIK ETA WIN bertso musikatuen ikuskizuneko sarrerak

GAUR azaroak 16 astelehena arratsaldeko 15:00etan jarriko dira eskuragarri UDAZKEN BIZIA kultur egitarauko azken ekitaldiko sarrerak. Ikuskizuna ostiralean izango arratsaldeko 19:00etatik aurrera Resti pilotalekuan.

SARRERA MOREAAzaroaren 16tik 20era Karreanen jaso daitezke. Lehenengo bi egunetan Zaldibian erroldatuek izango dute lehentasuna. Pertsonako 5 sarrera har litezke gehienez eta aforo mugatua egongo da. Soberan dauden sarrerak, ikuskizunaren egunean jarriko dira eskuragarri, ordu bete lehenago eskolaren aurrean.

EKITALDI EGUNEAN SARRERA EKARTZEAZ GAIN, ONDORENGOA IZAN BEHAR DUZU GOGOAN:

  • Gutxienez ekitaldia hasi baino 15 minutu lehenago bertaratu. Garaiz iristea eskatzen da, jendea bere eserlekuetara erraz joan dadin.
  • Maskara jantzia izan beharko da uneoro.
  • Eskuak garbituko dira sarreran eta irteeran.
  • Ekitaldietan ezingo da  jan edo edan.
  • Antolakuntzak adierazitako eserlekuan eseri eta bere jarraibideak errespetatuko dira uneoro.
  • Ikuskizunetarako sarrera haurreskolaren aldetik egingo da, eta irteera areto futboleko zelaiaren aldetik. 
  • Sarreran eta irteeran pilaketak ekidin eta distantziak errespetatu.

INFORMAZIO GUZTIA:  ERIK ETA WIN bertso musikatuen ikuskizuna

  • Abestia.mp3