Emakume adinduen kontrako indarkeriari buruzko hitzaldia, astelehenean

Ximurrak Xamur programako ekintza hau urriaren 13an izango da udaletxeko herri aretoan, 17:30ean. Generoan, emakumeen aurkako indarkerian eta esku-hartze sozial eta terapeutikoan espezializatutako Rut Iturbe Rodrigo aholkulariak emango du hitzaldia, gazteleraz.

 

Hitzaldia Rut Iturbe Rodrigok emango du. Bera generoan, emakumeen aurkako indarkerian eta esku-hartze sozial eta terapeutikoan espezializatutako aholkularia da.  Baita Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea ere, zehazki Soziologia eta Gizarte Lana sailean.

Bere lanean generoa eta emakumeen aurkako indarkeria dira gai nagusiak. Ikerketan adinak eta landa eremuan bizitzeak  zein eragin duen ere aztertzen ditu, aldagai moduan txertatuta.  

Herriko adindun emakumeak ahalduntzeko XIMURRAK XAMUR programaren testuinguruan kokaturik dago ekintza hau.

Hitzaldia gazteleraz izango da.