Elbarrena auzoan, ur-mozketa izango da gaur

Pasa den astetik martxan dira Toki-Goxo eta Elbarrena industrialdeko pabilioien arteko ur-edangarriaren hodi berria jartzeko lanak eta horren baitan 3 orduko iraupeneko ur mozketa egingo da gaur, 14:45ean hasita. Mozketa honek Elbarrena auzoko herritar eta erabiltzaileei eragingo die. 

 

Aurrera doaz Toki-Goxo eta Elbarrena industrialdeko pabilioien arteko ur-edangarriaren hodi berria jartzeko lanak eta ur-mozketa programatu da gaur arratsalderako. 

Mozketaren eragina jasango dutenak: Beltran Pabilioia, Elbarrena industriaguneko pabilioiak, Zelaa Hotela, Irastorza Goikoa eta Behekoa, Lore Toki eta baxuak, Arotz Enea, Aranguren, Lizarraga, Eguzkialde, Zaldibarren eta Txaralde, Gipuzkoako Urak iragazkia, Iraola Enea, Zugasti granja, Zugasti baserria, Okorro, Sagasti, Agerre, Keizpe, Paris, Sorron, Sorron Behera, Eguzkitza eta Eguzkitzaberri.