Egonkortze prozesua: bildu dira epaimahaiak eta prest daude behin-behineko aktak

Epaimahaiak asteazken eta ostegunez bildu dira Gizarte langile, Administrari eta Administrari laguntzaileen lanpostuetarako merezimenduak egiaztatzeko. Lehiakideek 10 egun balioduneko epea izango dute erreklamazioak egiteko. Astelehenetik hasita, hilaren 23ra arte. Jarraian informazio gehiago.

 

2022ko abenduaren 15ean, Alkate Dekretuz ebatzi zen 20/2021 legearen 6. eta 8. xedapen gehigarrietatik eratorritako iraupen luzeko aldi baterako Enplegua egonkortzeko salbuespenezko deialdiaren oinarriak onartu ziren, lau udal lanposturi dagozkionak: administrari plaza bat, gizarte langilearen plaza eta bi administrari laguntzailerena. Dekretu hau 2022ko abenduaren 27an argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.  

Izen emateak ireki ondoren eta behin betiko onartu eta baztertuen zerrendak argitaratu ondoren, hautagaiek merezimenduen aurkeztea eta epaimahai kalifikatzailea osatu duten kideen izendatzea etorri zen. 

Atzo eta herenegun, otsailak 7 eta 8, hiru epaimahaiak merezimenduak egiaztatzeko bildu ondoren, azpian dituzue atxikita aktak.

Epea: Lehiakideek 10 egun balioduneko epea izango dute erreklamazioak egiteko. Astelehenetik hasita, hilaren 23ra arte.