Bost Teilatu filmaren emanaldia

Eguraldia lagun bada, maiatzaren 13an, ostirala, gaueko 22:00etatik aurrera plazan izango da zinema hitzordua. Udalbiltzaren Geuretik Sortuak proiektuaren baitan sortu den Bost Teilatu filma emango da plazan eta Eñaut Castagnet, filmaren zuzendarietako bat izango dugu gurekin. 

 

Bost teilaturen azpian jazotako bost istorio labur. Nork bere etxean Krak egin duten Ane eta Mirenen dolua; Ekaitz gazteak eta Inaxio edadetuak baserrian bizi duten katarsiak emandako Arnasa; Michellek jaioterrira itzultzean deskubrituko dituen Hitzak eta bere nortasunaren inguruko galderak; paketea dagokion teilatupera eramateko Erlojupekoa lehiatzen duen mezularia eta, azkenik, Muga inguruan bere buruaren babesteko ihesi doan Kamaru gazte afrikarra.

 

Azken honen zuzendaria izango dugu gurekin filma aurkezteko, Eñaut Castagnet zinegile lapurtarra. Eguraldi txarra izanez gero, jakinaraziko da emanaldia lekuz aldatu edo atzeratu egingo den.