Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskumenekoak diren lanetan pauso berriak eman dira eta kontsultagai dago Ordizia eta Zaldibia arteko bidegorriaren eraikuntza proiektuaren ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua egiteko dokumentazioa
Zaldibia eta Ordizia lotuko dituen bidegorri eta oinezko bidearen gauzatzean pauso berri eman da. Gipuzkoako Foru Aldundiak amaitu du proiektuaren idazketa fasea eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua egiteko dokumentazioa ere aurkeztu du dagokion erakundean.
Ingurumen eraginari dagokion dokumentu hau kontsultagai dago azpiko lotura honetan, eta ingurumen eraginaren gaineko ekarpenak egiteko aukera ere badago. Bertan ingurumen txostenaz gain, proiektua bera eta planoak ere kontsulta daitezke.
Bidegorriaren ingurumen inpaktua
Hilabeteko epea dago dokumentuari ekarpenak egiteko. Tramitazio hau ezinbesteko pausoa da proiektua gauzatzeko bidean. Badirudi zaldibiarrok aspalditik eskatzen dugun azpiegitura hau geroz eta gertuago dugula.