Azaroaren 3an, ostegunean, iluntzeko 18:30ean izango da lan-arloko bilera, herritarrei irekia. Lan bilera udaletxeko pleno aretoan izango da eta jarraian dituzue landuko diren gaiak.
DEIALDIA:
- Eguna: AZAROAK 3, OSTEGUNA
- Ordua: 18:30
- Lekua: UDALETXEKO ARETO NAGUSIA
GAIORDENA:
EMUN elkartearen laguntzaz osatzen ari garen, Ongi etorri herri protokoloaren prozesua zein egoeratan dagoen azaldu.
Herri protokolo feminista egiten ari gara SORTZEN elkartearekin batera. Hau zein egoeratan dagoen azaldu.
EMAGINen eskutik, uda hasieran abiatu genuen, "Zaintzaren demokratizazioa" dinamikaten jarraipena azaldu.
"Zaldibi gaztetxoen kabi" bigarren urtez jarraian martxan jartzera goaz azarotik apirilera bitartean. Honen prozesuaren inguruko zehaztapenak eman.
Azaroaren 25a, "Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna"ren inguruko lanketa.
Tarte irekia.
Zaldibian, 2022ko urriaren 28an.