Baso habitatak lehengoratzeko proiektua aurrera doa

Igirua herri-mendian (Gazteluko magalean) kokaturiko mugarratutako zuhaitzen iraunkortasuna sustatzeko lanak egin dira azken egunetan. Inguruan zituzten zuhaitz exotikoak botaz zuhaitz mugarratuen osasun-egoera hobetu nahi da. Zuhaitz hauek, ondare kultural handia izateaz gain, biodibertsitatearentzat ere balio berezia dute.

Zaldibiako Udala burutzen ari den lan hauek, Eusko Jaurlaritzak eta Eskualde Garapeneko Europako Funtsak kofinantzatutako dirulaguntzarekin egin dira.

Pago mugarratuak mantentzea: (Azken egunetan hasitako lanak)

Ausa Gaztelu mendiaren magalean, zuhaitz exotikoak landaturiko zenbait eremutan neurri handiko hainbat pago mugarratu mantentzen dira, baina inguruko zuhaitzen konpetentziak hauen bizirautea zailtzen du. Horrelako zuhaitzak oso baliotsuak dira bioaniztasunarentzako eta horregatik, hauen egoera hobetzeko inguruko zuhaitz exotikoak botako dira, zuhaitz handi hauen adaburuak libre uzteko adina.

Pago mugarratuak mantentzeko lanak egingo diren gunea.

 

Lanak burutu diren Pago mugarratu baten adibidea. Ezkerrean lehengo argazkia eta eskuinean oraingoa.

Erlazionaturiko lotura: