"Auskalo zeinek jarriak, bertso zahar eta berriak", Agirre anaiak eta Imanol Kamiorekin


EGUNA: ABENDUAK 23  ASTEAZKENA
ORDUA: 1. saioa 17:30ean / 2. saioa 19:00etan.
LEKUA: Zaldibiako Herri ANTZOKIA
PREZIOA: 3 euro SARRERAK AGORTUTA

Bertso berri zein zaharrak nahasten dituen saioa, 'Auskalo zeinek jarriak' izenekoa. Eñaut eta Unai Agirre anaiek, Imanol Kamio musikariaren laguntzaz osatutako saioa, iragana eta oraina kantuz kantu gurutzatuz.

Hemen duzue BERRIA egunkariak Eñauti eginiko elkarrizketa.

SARRERA BERDEA: Abenduaren 14tik aurrera KARREANE kultur etxean eskuragarri. AGORTUTA

OHARRAK

ZALDIBIAN NEGU BIZIA programako ekitaldi guztiak indarrean diren osasun irizpideak betez garatuko dira. Zaldibiako Udalak bezala herriko eragileek ere errealitatearen arabera aldatuko diren jarraibideak beteko dituztela bermatuko dute.

Doakoa izan edo ez, ekitaldira bertaratzeko ezinbestekoa da SARRERA izatea. Sarrera eskuratzeak eta izen emateak 2020ko abenduaren 14tik  23 baino lehen burutu behar dira Karreane kultur etxean presentzialki. Pertsonako 5 sarrera har litezke gehienez eta aforo mugatua egongo da. Izern emateko saioak Zaldibiako Lardizabal herri eskolako ikasleentzat bideraturiko saioak dira. Sarrera behar duten ikuskizunetarako, abenduaren 20 arte Zaldibian erroldatuek izango dute sarrerak eskuratzeko lehentasuna. Soberan dauden sarrerak, ikuskizunaren egunean jarriko dira eskuragarri, ordu bete lehenago lekuan bertan. Sarrerengatik ordaintzen den kasuetan eta ikuskizuna gauzatzen bada, ez da itzulketarik egingo.

Hauetaz gain, herriko eragileek nahiz Udalak antolatutako ekitaldi gehiago egon daitezke, eta bere garaian emango da horien berri.

 Ekitaldi egunean sarrera ekartzeaz gain, honako irizpideak betetzea ezinbestekoa da:

  • Gutxienez ekitaldia hasi baino 15 minutu lehenago bertaratu. Garaiz iristea eskatzen da, jendea bere eserlekuetara erraz joan dadin.
  • Maskara jantzia izan beharko da uneoro.
  • Eskuak garbituko dira sarreran eta irteeran.
  • Ekitaldietan ezingo da erre, jan edo edan.
  • Antolakuntzak adierazitako eserlekuan eseri eta bere jarraibideak errespetatuko dira uneoro.
  • Sarreran eta irteeran pilaketak ekidin eta distantziak errespetatuko dira.