Arraindegian hondakin gutxiago sortzeko kanpainako zozketa

Dagoeneko egin dira lehen zozketak, gaur ekaineko zozketa burutu da eta zenbaki saritua 2.423 izan da. Gogoratu 15 eguneko epean agertu ezean ordezko zenbakia sarituko dela: 2.101.

Sasieta Mankomunitateak eta Kutxa Ekoguneak Ontziratu zaitez kanpaina abian jarri zuten. Tuperretan banatzen da arraina ohiko papera eta poltxa ordezkatu asmoz. 50 euroko erosketa saria banatzen da erabiltzaileen artean hilabetero.

 

ERABILERA SUSTATZEKO 50 euroko EROSKETA SARIA HILABETERO

Kanpainak dirauen bitartean (6 hilabete) hilabetero 50 euroko erosketa txartela zozketatuko da. Arraindegian erosketa egindako bakoitzean eta arraina tuperrean jasotako bakoitzean zozketako zenbaki bat jasoko duzu.

Ekimen hau Sasieta mankomunitateak eta Kutxa Ekoguneak antolatu dute, Zaldibiako Udala eta Zaldibiako Ana Mari arraindegiarekin batera.

LOTURA: Arraindegian hondakin gutxiago sortzeko kanpaina