Abian da areto eta baliabideak erreserbatzeko ataria

Ostiral arratsaldean aurkeztu zen eskatu.zaldibia.eus ataria. Bertatik erreserbatu daitezke Udalak bertako herritarrentzat eta herriko eragileek, herrian antolatzen dituzten egitasmoak aurrera eramateko areto eta baliabideak. Esan beharrik ez dago edozein herritarrek ohiko eran kultur etxean nahiz udalean ere burutu ditzakeela erreserbak.

 

JOKO ARAUAK:

  • Ditugun areto, azpiegitura, material eta baliabideak Zaldibiako udalerrian eta herritarrek nahiz herriko taldeek erabiltzeko dira.
  • ERRESERBA EGITEAk ez du eskaera onartua izan denaren aitortzarik egiten, soilik eskaera tramitatu izana baieztatzen du.
  • EPEAK: Eskaera bideragarri izan dadin, aldez aurretik behar adinako denborarekin (gutxienez bi lan egun) burutu beharko da. 
  • ERANTZUNA Zaldibiako Udalak eskaera guztiak jasotako harreman bidetik erantzungo ditu eta gainera ahalik eta denbora epe laburrenean. ESKAERA ONARTUA den kasuan: Eskatzaileari eman beharreko pausoak zehaztuko dizkio. ESKAERA EZ ONARTUA den kasuan: horren berri emango dio.
  • Atari hau ARETOAK eta BALIABIDEAK ERRESERBATZEKO da, ez da jaialdien antolakuntzak suposatzen duten eskaera edo baimen eskaerak tramitatzeko.

 

NOLA ERRESERBATU ARETO BAT:

  1. Sartu eskatu.zaldibia.eus helbidean eta behar dugun ARETOA AUKERATU
  2. Aretoaren egutegian guk behar dugun EGUNEAN sakatu, bertan ikusiko duzue libre dagoen edo ez.
  3. Behin eguna aukeratuta, FITXA BETE. Ordutegia, datuak, ... eta BIDALI!

 

NOLA ERRESERBATU HAINBAT BITARTEKO:

  1. Sartu eskatu.zaldibia.eus helbidean eta behar dugun edo ditugun BITARTEKOAK AUKERATU. Gainean sakatuz aukeratu eta gezitxoaren bidez aurrera egin.
  2. Baliabideen egutegian guk behar dugun EGUNEAN sakatu, bertan ikusiko duzue libre dagoen eta zenbat dauden libre.
  3. Behin eguna aukeratuta, FITXA BETE. Ordutegia, datuak, ... eta BIDALI!

 

ERANTZUNAK:

  • Eskaera bakoitzarekin ondorengo emailak jasoko dituzue:
  1. Eskaera behar bezala bidali izanaren JAKINARAZTEN EMAILA.
  2. Eskaera ONARTUA izan den edo ONARTUA IZAN EZ DENAREN EMAILA

 

Tresna hau abian jartzeko Zaldibiako azpiegitura, material eta bitarteko publikoen bilduma osatu eta eguneratu dugu (zaldibia.eus/qr/eskatu) eta bertan jasotakoaren leiho da eskatu.zaldibia.eus ataria.